jueves, 30 de enero de 2014

TXISTEAK

TXISTEAK

Maisuak Jaimitori galdetu dio:
 Jaimito zenbat dira bi gehi bi? 
Auskalo! Ez badizkidazu datu gehiago ematen…!



Gizon bat joan da medikuarengana, eta... 
 Doktore jauna, kezkatuta nago; etxean andreak esaten dit “Federiko” gaizki esaten dudala eta, jada, hainbeste aldiz esan dit... Erotu beharrean hementxe nago. 

Eta medikuak: 
“Federiko” gaizki esaten duzula? Ederki asko esan duzu orain. 
Bada, halaxe dira gauzak. 

Ea, ea, esan ezazu mantso-mantso. 
FE – DE – RI– KO besteak 
Ederki esan duzu, bada! Orain pixka bat azkarxeago, eta... 
FE-DE-RI-KO
Ederki asko esaten duzu. Joan zaitez etxera, eta esan andreari ez daukazula inongo arazorik. 

Salto bizian kotxea hartu, etxera ailegatu, mahaian eseri eta... 
Hara, Joxepa, medikuak esan dit ederki hitz egiten dudala: “Ireki federikoa eta ekarri ardo botila”. 



 Kartzelara iritsi berria den batek galdetzen dio beste bati:

-Eta zu zergatik zaude hemen?

-Ez didatelako ateratzen uzten!!!





- Nola esaten da argala txinos?
- Fla ku txing
 






Bi zoro hitz egiten ari dira.
- Aizu, zer egiten ari zara?
- Bada, banana jaten ari naiz.
- Baina azala kendu behar diozu!
- Zertarako? Badakit zer dagoen barruan
                                                                                        


Dragoi batek esaten dio iratxo bati:
- Hegalak ditut baina ez dakit hegan egiten!
Iratxoak erantzuten dio:
- Ba nik ez ditut eta lurreratzen badakit.




Badoa bat medikuarengana eta esaten dio:
- Belarri bat bestea baino handiagoa daukat
Eta medikuak esaten dio:
- Ba erakutsi
- Ez! (mutilak)
- Erakutsi! (medikuak)
- Ez! (mutilak)
- Erakutsi! (medikuak)
- Ongi, baino ez egin barre (mutilak)
- Ados!
Kentzen du benda eta medikua barrezka hasten da

Ondoren esaten dio mutilak:
- Orain ez dizut bestea erakutsiko
 

- Ama, ama, limoiek ba al dute lumarik?
- Nola ba? Ez, seme, ez!
- Ai ene!
- Orduan kanarioari atera diot zukua


Badoa neska txiki bat eta esaten dio kalean topatzen duen mutil
handi bati:
- Aizu jauna, esango zenidake mesedez zenbat falta den
metrorako?
- Ba hamar bat zentimetro edo.
 




ELKARRIZKETA

Hemen gaude JOANAREKIN, 5 urteko andereño bat :
Ø    Nola deitzen zara ?
Joana deitzen naiz
Ø     Zein kurtsoan ematen duzu klase?
5 urteko gelan ematen dut klasea .
Ø    Zelan portatzen dira zure ikasleek?
Oso oso ondo portatzen dira nire ikasleek.
Ø    Guztatzen zaizu zure lana?
Bai , asko guztatzen zait nire lana.
Ø     Zu, txikitan andereñoa izan nahi zenuen?
Bai , txikitan andereñoa izatea nahi nuen . ( 8 urtekin )
Ø     Zergaitik erabaki zenuen lan hau?
Umeak ikasten laguntzeko, baloreak jakiteko ……
Ø      Ondo irakurtzen dute zure ikasleek?
Oso gutxi , ikasten ari dira .
Ø       Bezte lan bat egitean pentzatu duzu?
Bai .
Ø      Zure ikasleetakoko norbait pentzatzen du andereño edo maisu nahi duela izan?    
Ez dakit .
Ø Zure lehenengo urtea da ikasle hauekin?
Bai .
Ø     Zer mailarekin gustatuko litzaizuke egotea?
4 eta 5 urteko umeekin guztatuko litzateke .
Ø Denok beti etxerako lanak egiten dituzte?
Ez ditut bidaltzen . ( 5 urte dituzte )
Ø Zein da zure ikasgai gogokoena?
Lenguaia da .
Ø Ze iduritzen zaizu eskola hau?
Oso handia , oso polita eta jende jatorra dago .
Ø Guztora zaude ikastola  honetan?
Bai , oso gustora .

Mitologia

MITOLOGIA


PERTSONAIAK:
¢       Lamia.
¢       Galtzagorria.
¢       Tartalo.
¢       Mari.
¢       Sugaar.
¢       Sorgina.
¢       Ortzi.
¢       Odei.
¢       Akerbeltz.
¢       Jentila.
¢       Basajaun.
¢       Olentzero.
¢       Iratxo.
¢       Zezengorri.
¢       Gizotso.
¢       Herio.
¢       Herensuge.
¢       Aideko.
¢       Etsai.
¢       Eate.
¢       Gaueko.
¢       Errolan.
¢       Made.



DESKRIBAPENAK

     Gu bi pertsonaien  deskribapenak egingo ditugu.

          
LAMIA:

Jeinu honek emakume eder baten itxura du gorputzaren erditik gora, eta hankak oiloarenak, ahatearenak, nahiz ahuntzarenak bezalakoak ditu. Aldiz, kosta aldean, gorputz erditik behera arrain tankera hartzen dute. Lamien zereginen artean honako hauek zeuden: artilea haritu; trikuharriak, etxeak eta elizak eraiki; eta arropak garbitu. Baina asko atsegin du urrezko orrazi batekin bere adats ederra orraztea, erreka bazter edo urmahel batean. Haitzuloetan edo erreka putzuetan nahiz urmaeletan bizi ohi da.
Gizonei eskatzen zien ogiari, urdaiari eta sagardoari esker elikatzen ziren, edota bere deboziozkoek eskainitako ogi, gatzatu eta esneari esker. Esan ohi da Lamiak ‘ezetza’ zela medio bizi zirela. Alegia, nekazariak zergak ordaintzerakoan, iruzurra eginez, zeuzkan lurrak baino gutxiago aitortzen bazituen, bere esanetan ez zeuzkan lur horiengatik Lamiak kobratzen omen zituen aitortu gabeko zergak. Iruzurraren kontrako eta zintzotasunaren aldeko jeinu legez ere agertzen zaigu, beraz. Batzuetan gizakiei eskatzen die laguntza, adibidez, emagin lanak egiteko, baino askotan mehatxuen bidez egiten ditu eskakizunak. Adibidez, Lamia bat azken arnasa ematen ari denean, pertsona bat bertan egotea eta otoitz bat botatzea eskatzen omen du, bestela ezin baita bakean hil. Aldiz, beste batzuetan, bera agertzen da adeitsu pertsonei laguntza eskainiz. amien eta gizon gazteen arteko maitemintzeak ere agertzen zaizkigu, haren edertasunak liluratuta uzten baitu gazteren bat, zenbaitetan.
Lamien desagertzea baselizen eraikitzeari, elizetako kanpai hotsei, eta errezoei ere egotzi zaie. Dirudienez, kristautasunaren etorrerak badu zerikusia Lamien bukaerarekin. Aspaldiko jeinua dugun seinale da hori.     

OLENTZERO:
Hainbat eta hainbat lekutan aipatzen da Olentzaro. Gipuzkoako eskualdean, Orexan, Irunen, Oiartzunen, Donostian, Zarautzen, Andoainen eta Berastegin; Nafarroan, Arakilen, Lesakan, Beran eta Larraunen.
Olentzaro hitzaren esanahiaren inguruan, ohar gaitezke,  ”aro” azken partikula garai bat izendatzeko modua dela. Esan daiteke beraz, lehen, neguko solstizioaren inguruko gara adierazten zuela, eta gaur egun, berriz, pertsonaia bat. Badira elezaharrak, Olentzero azken jentila dela aipatzen dutenak. Hau da, Kixmi, Kristauen jainkoa, etorri zenean jentilak desagertu egin ziren, baina batek iraun zuen, eta honek eman zien herritarrei Jesusen jaiotzaren berri. Kristautasunak bereganatu zuen azken jentil hau Olentzero izan zen.  
Gipuzkoako leku askotan, eta baita Nafarroan ere, Olentzaro deitzen zaio mendian txabola batean bizi den ikazkin xelebre bati. Gabon egunean, etxekoak oheratutakoan, tximiniatik sartzen da Olentzaro Gabon suarekin epeltzera, eta, horregatik, egun horretan, garbi egon behar du tximiniak. Herri batzuetan, lastoz eta trapuz egindako panpina bat ateratzen zuten Gabon egunean, eta herriko plazan erretzen zuten. Beste batzuetan, gazte bat ikazkin mozorrotzen zen, eta Gabon gauen eskean ateratzen ziren gazte taldeak. Gabon suak eta enborrak, nahiz Olentzeroren panpina erretzeak zerikusia dute suarekin, eta, San Joanetan bezala, solztizioaren ospakizun paganoa dagoela dirudi sustraian. Kristautasunera egokitutako ospakizuna dugu, jada. Zenbait lekutan kantatzen den abesti batek dio Olentzarok berri ona dakarrela, Jesus jaio dela.
Elezahar batzuk beldurra eragiten duen Olentzero bat irudikatzen dute. Elduaienen (Gipuzkoa) diotenez, Olentzero gabon gauean menditik herrietara etortzen da, eta etxeko tximinitik jeisten da, bizkarrean ote-txorta duela eta eskuetan igitaia. Tximinia ordurako garbi ez badago, etxeko guztiei lepoa mozten die. 
Gaur egun, Olentzaro, Euskal Herriko umeei eta ez-umeei, Gabonetan opariak ekartzen dizkien pertsonaia da, Noel pertsonaiaren antzekoa. Ikazkin hau, urte osoan, basoan, ikatza egiten egon ondoren, zaku-bete opariz zamatuta ibitzen da Gabon gauean, etxez etxe, poza banatzen. Urtean zehar zintzo portatu denarentzat oparia izaten du, eta gaizki portatu denarentzat, ikatza.
Olentzaro hitzaren esanahiaren inguruan badira zenbait iritzi. XVII. mendeko Lopez Martinez de Isasti kronikariak aipatzen du, lehen aldiz, ‘onen aroa edo garaia’ esan nahi duela, eta garai batean Gabon egunari deitzen omen zitzaiola horrela. Ondoren, beste autore batzuek ere ildo beretik jarraitu dute. Aldiz, Eusebio de Etxalar fraideak dio Erdi Aroan abenduaren 18tik 23ra egiten ziren otoitz batzuetan dutela jatorria, Antiphonae deiturikoetan. Otoitz haiek “O” letraz hasten ziren guztiak, eta hortik dator “O”-ren aroa edo garaia esanahia. Frantzian, Antiphona horiei “les O de Noël” deitzen zioten, eta, ondorioz, les oleries (Oren garaia) esapidetik, Iparraldean, Orentzaro sortu omen zen, eta gero hegoalderantz hedatu zen. Argi dago izenaren azken partikularen ”aro” esanahia garai bat izendatzeko modua dela.
Leku askotan, Gabonetan erretzen den enbor bati izen berezi bat ematen zaio. Gipuzkoan, Olentzero-enbor, Oiartzunen, eta Gabon-subil, Antzuolan; Nafarroan,   Onontzaro-mokor, Larraunen; Bizkaian, Gabon-subil, Abadiñon eta  Gabon-mukur, Bedian; Araban, Gabon, Trespuentes-en. Izen horiek Olentzaro eta Gabon eguna pareko hartzen zirela iradokitzen digute. 

jueves, 23 de enero de 2014

ANIMALIAK

Kaixo lagunak,

Hemen Ane eta Aida gaituzue.

Hurrengo lerroetan  gal zorian dauden animaliak eta animali bitziei buruz hitz egingo dizuegu.

GAL ZORIAN DAUDEN ANIMALIAK

TIGRE ZURIA: Tigre zuria gal zorian dago eta bakarrik aurkitzen da ohianetan. Ehiztariak harrapatzen dituzte bere azala saltzeko.Bere janari gustokoena  zebra da.    


   Gepardoa: Gepardoa ugaztun azkarrena da. Batere Afrikan ikusten dira. Bere gustoko janaria gazela da. Lehoiak bere kumeak hiltzen dituzte.


Hartz zuria: Hartz zuria gal zorian dago. Bere gustoko janaria Itsas txakurra da. Poloetan bizi dira. Hiltzen dituzte bere azala saltzeko.


ANIMALI BITXIAK

Pabo errala zuria: Lumak oso bereziak dira eta zuriak,bere lumak asko balio dute. Neska aberatzek beti eramaten dituzte beraien txapeletan edo jantzietan. 

                                                                                                    

Glaukus atlantikus:Arrain bat da ,oso bitxia. Itsasoan bizi da eta kolore askotakoak daude.

                                                                                                                                                
  Ane eta Aida